XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezta gitxien arduratzen dauana bere serora-taldetxoen etorkizuna.

Frantzian asi zan olango taldeak sortzen, kristiñau erriari kristiñau izaten irakasteko, ez-jakiñak eta umeak eskolatzeko, geixoak eta adiñez ezinduak zaintzeko.

Baiña era batera, Teresa deunaren alabak izaten jakin bear dabe, otoitz-egille eta otoitz-irakasle: 1860-tik asita Balear ugarteetan eta Kataluñan olako taldetxoak sortu eta sendotu ditu; eurak dira gaurko Karmeldar Mixiolari eta Teresatarren asikiñ.

Alan be ezta Kataluñan guztiaz osoa izan beti Aita Palauren zoriona.

Kurutze mingarria ipiñi deutso Jaungoikoak bere errian bertan, Aytonan.

Leidako Gotzain orrek kendu egin eutsan bere errian meza esatekoa.

Sarritan joan bear dau bere etxekoak ikustera, batez be etxean geixoen bat edo illen bat izan dauanetan.

Len eukazan baimenak be kendu egin deutsoz, ezelango argitasunik emon barik, zergaitik dan esan barik.

Erriko parrokoak eukan aitari gotzainaren debekua iragarteko agindua Aytonan agertzen zan bakotxean.

Lege guztiak austen zituen jokabidea zan Gotzaiñarena.

Ixillean eroan dau luzarotxoan kurutze ori.

Parroko jauna be lotsatuta dago.

Bein, orraitio, Aytonan izurriteak gogor jo dauan baten, aita Palau bertan dala, erriko agintariak geixoen alde eskea egiteko, berari eskatu deutsoe sermoe bat egin deiola erriari, erriko abadearen sermoiak iñor berotzekoak izaten ez zirala-ta.

Eske ta eske daukoz guztiak, eta epikeiaz baliatuta, emon dau baietza eta egin dau itzaldia.

Leidatik laster jatorko erritik alde egiteko agindua.

Erriko abadeak, bere kontura, meza esateko baimena emon deutso inozkoren baten.

Baiña berak gauzak legez baiño eztitu egin gura.

Parroko jaunak eta berak bein baiño geiagotan jo dabe Gotzaiñagana, arrazoiak emoteko.

Eztabe artzen erantzunik.